Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 10:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta bizquitartean çure aitequin bat eguin da Jauna, eta maithatu ditu, eta hautatu ditu hequien ondocoac hequien ondotic, erran nahi da çuec, populu gucien artetic, egun froga eguiten den beçala.

16. Ingurebac eçaçue beraz çuen bihotza eta ez beçaçue gogor guehiago çuen burua;

17. Ceren çuen Jainco Jauna baita jaincoen Jaincoa, jaunen Jauna, Jainco handi, ahaldun eta ikaragarria, ceina nor nor den, ez-eta emaitzei beguiratzen ez baita.

18. Alhargunari eta umeçurçari çucena bihurcen diote, maite du arrotza eta ematen dio jatecoa et jaunztecoa.

19. Eta çuec ere beraz maitha çatzue, arrotzac, ceren cerorrec ere arrotz içatu çareten Eguiptoco lurrean.

20. Çure Jainco Jaunaren beldur içanen çare, eta hura bakarra cerbitzatuco duçu: hari berari iratchiquia egonen çare, eta haren icenaz cin eguinen duçu.

21. Hura bera da çure ospea eta çure Jaincoa, çure beguiec ikusi dituzten sendagaila handi eta ikaragarriac eguin dituena.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 10