Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 1:32-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Eta halere etzinduten sinhetsi çuen Jainco Jauna,

33. Bidean çuen buruan ibili dena, eta çuen campac landatu behar cinduzten toquia bereci duena, gabaz çuei bidea erakusten çuelaric suaz, eta hedoiezco habeaz egunaz.

34. Eta Jaunac aditu çuenean çuen erasietaco haroa, samurturic cin eguin çuen eta erran:

35. Guiçaldi guciz gaixto huntaco guiçonetaric nihorc ez du ikusiren lur on, cin eguinez çuen arbasoei aguindu nuen hori.

36. Lekat Calebec Jephonen semeac; ecen harec ikusiren du, eta hari emanen diot oin-petan erabili duen lurra eta haren semeei ere, ceren jarraiqui içan den Jaunari.

37. Eta ez da harritzeric populuaren alderaco gaitzidura hortaz, ene alderat ere çuen gatic samurturic erran duenaz gueroz: Ez-eta çu ere etzare han sarthuco;

38. Bainan Josue Nunen semea, çure cerbitzaria, sarthuco da çure orde; gogoa bero çoçu, hazcar çaçu, ecen harec Israeli çortera çathituco dio lurra.

39. Çuen ilobasoac, ceinetaz erasi baituçue gathibu eramatecoac direla, eta çuen Seme, onetic gaizquiraco adimendua egun oraino ez dutenac, horiec sarthuco dira aguindu lurrean; eta bereri emanen diotetet eta goçatuco dute.

40. Bainan çuec bihur çaizte; mortura çoazte itsaso Gorrico bideaz.

41. Orduan ihardetsi cinarotedan: Jaunaren alderat bekatu eguin dugu; iganen gare eta guducaturen, gure Jainco Jaunac manatu duen beçala. Eta nola harmaturic mendia gora baitzinhoazteten,

42. Jaunac erran çarodan niri: Erroçute: Ez igan, eta ez guduca, ecen ez naiz çuequin; beldur içan çaizte erorceco çuen etsaien aitzinean.

43. Minçatu nincen, eta ez ninduçuen ençun: bainan Jaunaren manuari bihurri eguinez, eta hampurusqueriaz betheac, mendia gora goan cinezten.

44. Hargatic, mendietan çagoen Amorhearra ilkiric, eta çuei bidera atheraturic, jarraiqui citzaitzuen erleac jarraiquitzen ohi diren beçala; eta Seirretic Hormaraino hilca eraman cintuzteten.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 1