Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 1:21-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Icusaçue çuen Jainco Jaunac ematen darotzueten lurra; igan çaizte eta goça çaçue, gure Jainco Jaunac çuen arbasoei erran dioten beçala: ez içan beldurric, deusec-ere ez betzazte harri.

22. Orduan hurbildu cinezten guciac ni gana eta erran cinarotedan: Igor detzagun guiçonac lurraren beguiztatzera; eta erakuts biaçagute cein bidetaric igan behar garen eta cein hiritara eguin behar dugun.

23. Eta nola solas hori ene gogaraco baitzen, igorri nituen çuetaric hamabi guiçon, leinu bakotchetic bat,

24. Ceinac bideari lothuric eta mendietara iganic, goan baitziren Mahats-mulkoco haraneraino; eta lurra beguiz jo ondoan,

25. Hango fruituetaric harturic, erakustecotzat lurraren aberastasuna, gutara ekarri cituzten eta erran çarocuten: Ona da gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurra.

26. Eta etzineten igan nahi içatu, bainan gure Jainco Jaunaren hitzari sinhetsgaitz,

27. Çuen olhetan eraunsiaca haritu cineten, eta erran cinuten: Jaunac higüin gaitu, eta hargatic erakarri gaitu Eguiptoco lurretic, gure arthiquitzeco Amorhearraren escura eta gure xahutzeco.

28. Norat iganen gare? mandatariec laztu dute gure bihotza, erranez: Oste gaitza da han, eta irazquiz gu baino larriagoa; hiriac handiac dira eta ceruraino hazcartuac: han ikusi ditugu Enaquen semeac.

29. Eta erran narotzuen: Ez betzaizte ici, eta ez içan hequien beldurric.

30. Jainco Jauna, çuen bidari dena, bera çuen alde guducaturen da, Eguipton eguin den beçala, gucien aguerian.

31. Eta mortuan (cerorrec ikusi duçue), çuen Jainco Jaunac ekarri çaituztete, guiçon batec besotan ekarcen ohi duen beçala bere haur ttipia, ibili çareten bide gucian, toqui huntara heldu içan çareten arteo.

32. Eta halere etzinduten sinhetsi çuen Jainco Jauna,

33. Bidean çuen buruan ibili dena, eta çuen campac landatu behar cinduzten toquia bereci duena, gabaz çuei bidea erakusten çuelaric suaz, eta hedoiezco habeaz egunaz.

34. Eta Jaunac aditu çuenean çuen erasietaco haroa, samurturic cin eguin çuen eta erran:

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 1