Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 1:11-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. (Çuen arbasoen Jainco Jaunac oraino berha beça çuen nombrea asco milaca, eta benedica betzaitzate erran duen beçala.)

12. Ez naiz bakarric gai jasaiteco çuen eguitecoac, carga eta makurrac.

13. Indatzue çuetaric guiçon çuhurrac eta jaquinac, ceinen bicitzea frogatua içan baita çuen leinuetan, eçar detzatzuençat çuen buruco.

14. Orduan ihardetsi darotaçue: Ona da çuc eguin nahi duçuna.

15. Eta çuen leinuetaric hartu ditut guiçon çuhurrac eta ikusiac, eta eçarri ditut çuen aitzindari, mila guiçonen, ehunen, berrogoi eta hamarren, eta hamarren buruco, çuen arguitzeco gauça bakotcharen gainean.

16. Eta huneletan manu eman diotet: Ençun çatzue hauquiec, eta çucen dena erabaqui çaçue, haina içan dadien herritarra edo arrotza.

17. Ez da ikustateric behar batetic bercera, ttipia hala ençunen duçue nola handia; etzarete beguiratuco nor nor den, ceren Jaunaren erabaquia doha. Cerbait gaitzic ikusten baduçue, ekar çaçue ene gana, eta ençunen dut nic.

18. Manatu narozquitzuen eguin beharco cintuzten guciac.

19. Abiaruric beraz Horebetic, iragan guinen ikusi duçuen mortu handi eta ikaragarria barna, Amorhearraren mendico bideaz, gure Jainco Jaunac manatu içan çarocun beçala. Eta Cadesbarnera heldu içan guinenean,

20. Erran narotzuen: Helduac çarete Amorhearraren mendira, ceina eman gogo baitarocu gure Jainco Jaunac.

21. Icusaçue çuen Jainco Jaunac ematen darotzueten lurra; igan çaizte eta goça çaçue, gure Jainco Jaunac çuen arbasoei erran dioten beçala: ez içan beldurric, deusec-ere ez betzazte harri.

22. Orduan hurbildu cinezten guciac ni gana eta erran cinarotedan: Igor detzagun guiçonac lurraren beguiztatzera; eta erakuts biaçagute cein bidetaric igan behar garen eta cein hiritara eguin behar dugun.

23. Eta nola solas hori ene gogaraco baitzen, igorri nituen çuetaric hamabi guiçon, leinu bakotchetic bat,

24. Ceinac bideari lothuric eta mendietara iganic, goan baitziren Mahats-mulkoco haraneraino; eta lurra beguiz jo ondoan,

25. Hango fruituetaric harturic, erakustecotzat lurraren aberastasuna, gutara ekarri cituzten eta erran çarocuten: Ona da gure Jainco Jaunac eman gogo darocun lurra.

26. Eta etzineten igan nahi içatu, bainan gure Jainco Jaunaren hitzari sinhetsgaitz,

27. Çuen olhetan eraunsiaca haritu cineten, eta erran cinuten: Jaunac higüin gaitu, eta hargatic erakarri gaitu Eguiptoco lurretic, gure arthiquitzeco Amorhearraren escura eta gure xahutzeco.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 1