Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 1:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauquiec dira solasac Moisec Israel guciari erran ciozcanac Jordanez haindian, mortuco ordoquian, itsaso Gorriaren parrean, Pharanen, Thophelen, Labanen eta Haserothen artean, urhe hainitz den toquian,

2. Horebetic hameca egunen bidean, Cadesbarneraino, Seirgo mendia gaindi ethorcean:

3. Berrogoigarren urthean, hamecagarren hilabethean, hilabethearen lehen egunean, Moisec erran ciozcaten Israelgo semeei Jaunac hequiei errateaz manatu ciozcan guciac.

4. Jo cituen ondoan Sehon, Amorthearren erregue, Hefebonen egoten cena, eta Og, Basango erregue, Astarothen eta Edrain egoten cena,

5. Jordanez haindian, Moaben lurrean, Moise hasi cen leguearen xehatzen, eta erraten:

6. Gure Jainco Jauna Horeben minçatu çaicu, erraten darocularic: Asqui egotu çarete mendi huntan.

7. Bihur çaitezte, eta çatozte Amorhearren mendira eta hari hurbil diren berce leku celhai, menditsu eta beheragoetara, egüerdi-aldera, eta itsas-bazterra gaindi, Cananearren lurrera eta Libango aurkinçara Ufrateco hibai handiraino.

8. Eta erran çuen: Horra, escuetara eman darotzuet, sar çaizte eta goça çaçue lur hori, ceina cin eguinez Jaunac, aguindu baitiote çuen aitei, Abrahami, Isaaqui eta Jacobi emanen ciotela berei eta beren ondocoei beren ondotic.

9. Eta nic orduan erran darotzuet:

10. Etzeçazquetet bakarric egar, ceren çuen Jainco Jaunac berhatu baitzaituztete, eta egun baçarete ceruco içarrac becembat.

11. (Çuen arbasoen Jainco Jaunac oraino berha beça çuen nombrea asco milaca, eta benedica betzaitzate erran duen beçala.)

12. Ez naiz bakarric gai jasaiteco çuen eguitecoac, carga eta makurrac.

13. Indatzue çuetaric guiçon çuhurrac eta jaquinac, ceinen bicitzea frogatua içan baita çuen leinuetan, eçar detzatzuençat çuen buruco.

14. Orduan ihardetsi darotaçue: Ona da çuc eguin nahi duçuna.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 1