Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 8:22-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Aldiz, adar hura hautsi den ondoan, haren orde ilki dire lau; lau erregue ilkico dire haren jendaquitic, bainan ez haren indarrarequin.

23. Eta hequiec erreguinatu ondoan, tzarqueriac berhatu ditazqueenean, jaiquico da erregue bat, beguithartez ahalquegabea eta gauça gordeac aditzen dituena.

24. Eta haren ahala hazcarturen da, bainan ez haren indarrei esquer: eta sinhets ditaqueenaz gaindi, xahuturen ditu bazter guciac; eta gurenduz goanen da, eta nahi duena eguinen du. Eta hilen ditu hazcarrac eta sainduen populua

25. Nahi duenaren arabera. Eta haren escuan cimarkua berearequin atheratuco da; eta hantuco çaio bihotza; eta gauça gucien nasaician, hilen ditu asco; eta alchaturen da buruçaguien buruçaguiaren contra; eta guiçonaren escua gabe, lehertua içanen da.

26. Eta errana den goiceco eta arratseco ikuspena, eguia da; çuc beraz ciguila çaçu ikuspena, asco egunen buruan guerthatu beharra delacoz.

27. Eta ni Daniel, hiratu eta asco egunez eri egon nincen; eta jaiqui ondoan, eguiten nituen erregueren lanac; eta harritzen nincen ikusipen hortaz; eta nihor etzen horren arguitzeco gai.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 8