Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 8:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baltasar erreguearen erreguetasuneco hirugarren urthean, niri aguertu citzaitan ikuspen bat, nic Danielec hastean içan nuenaz gueroztic.

2. Ikusi içan nuen ene ikuspenean, Susaco campan nincelaric, Elamgo herrialdean baita hura; ikusi nuen beraz ene ikuspenean Ulaico athean nincela.

3. Eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara ahari bat aincira baten aitzinean çagoela; bacituen adar handi batzu, eta bat bercea baino handiagoa eta handituz cihoana cen. Guero

4. Ikusi nuen aharia, mendebalerat, ipharrerat eta hegoarat adar-ukaldica hari cela; eta basabere guciec ecin cioçoqueten buru eguin, ez-eta haren ganic itzur beren buruac; eta nahi çuena eguin çuen, eta handi bilhacatu cen.

5. Eta ni erneric nindagoen: hara berriz, ahuncetaricaco aker bat mendebaletic heldu cela lurraren hedadura gucian, eta etzuen uquitzen lurra; bada, akerrac baçuen bi beguien artean adar bat gaitza.

6. Eta athean xutic ikusi nuen ahari adarduneraino ethorri cen, eta gainera laster eguin cioen bere indarraren oldarrean.

7. Eta ahariari hurbildu cenean, jauci citzaioen gainera, jo çuen eta hautsi ciozcan bi adarrac, eta ahariac ecin ihardets cioçoqueen; eta lurrerat arthiqui çuenean, osticatu çuen, eta nihorc etzeçaqueen haren azpitic athera.

8. Akerra berriz, ikaragarri handi eguin cen; eta hala handitu cenean, hautsi cen haren adarra, eta haren azpitic ilki ciren lau adar, ceruco lau haiceetara çaudecenac.

9. Aldiz, hequietaric batetaric ilki cen adar xume bat, eta handitu cen hegoalderat eta iguzqui-alderat eta indarraren contra;

10. Eta alchatu cen ceruetaco armadaraino; eta armadatic eta içarretaric asco arthiqui eta oin-pean erabili cituen.

11. Eta armadaco buruçaguiraino alchatu cen eta kendu çaroen bere egundainoco sacrificioa eta eragotzi bere sainduespeneco toquia.

12. Berriz, indarra emana çaio bethico sacrificioaren contra bekatuen ariaz, eta eguia lurrerat arthiquia içanen da. Eguinen du nahi duena eta ongui atheratuco çaio.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 8