Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 7:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Guero beguira nindagoen, eta bara berce bat lehoinabarra iduri, eta hegalac bacituen hegastinac beçala, lau gaineco aldetic; eta basabere hartan baciren lau buru, eta ahala emana içan citzaioen.

7. Guero beguira nindagoen gabazco ikuspen hortan, eta hara laugarren basabere bat, ikaragarria, harrigarria eta indar gaitzecoa; burdinazco horz handi batzu bacituen; jaten çuen eta phorroscatzen, eta ondarrac çangoen azpian oincatzen cituen; hura baino lehen ikusi nituen berce basabereac ez-beçalacoa cen, eta bacituen hamar adar.

8. Adarrei beguira nindagoen, eta hara hequien erditic berce adar ttipi bat sorthu cela; eta lehembicico adarretaric hirur atheratuac içan citzaizcon aitzinetic eta hara adar hartan bacirela beguiac, guiçon-beguiac iduri, eta aho bat gauça handiac erraten cituena.

9. Beguira nindagoen, tronuac eçarri cituzten arteraino; eta egunetaco çaharra jarri cen; haren jauncia xuria cen elhurra beçala, eta haren buruco ileac ardi-ile garbiena beçala; su garrezcoa cen haren tronua, eta hartaco arrodac su kaldatuzcoac.

10. Suzco hibai bat fharrastaca ilkitzen cen haren beguithartetic; aingueruec miliunca cerbitzatzen çuten, eta hamar ehun miliunca çauden haren aitzinean juiea alkian jarri cen, eta liburuac idequiac içan ciren.

11. Beguira nindagoen adar harec erraten cituen solas handiac gatic, eta ikusi nuen basaberea hila içan cela, eta haren gorphutza xahutua eta surat arthiquia cela errea içateco;

12. Berce basabereen ahala ere kendua cela, eta hequien bicico iraupena xedatua cela ephe batera eta ephe bateraino.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 7