Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 7:24-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Aldiz, erresuma haren hamar adarrac, hamar erregue içanen dire; eta hequien ondotic jaiquico da berce bat, eta hura ahaldunagoa içanen da lehenecoac baino, eta aphalduco ditu hirur erregue.

25. Eta Guciz-Goraren contra minçatuco da hampurutsuqui, eta xahutuco ditu Guciz-Goraren sainduac, eta usteco du aida detzazqueela demborac eta legueac; eta haren escura emanac içanen dire ephe bateraino, bi ephe eta ephe baten erdia.

26. Eta juiea jarrico da hari ahalaren kenceco, eta hura xahutua eta galdua içan dadien akabançaraino;

27. Aldiz, erreguetasuna, ahala eta ceru guciaren azpian den erresumaren handitasuna emanac içan daquizquion Guciz-Goraren sainduen populuari; ceinaren erreguetasuna bethicoa baita; eta erregue guciec cerbitzatuco dute, eta ethordun içanen çaizquio.

28. Huntan akabatu cen solasa. Ni Daniel hainitz nahasten ninduten ene gogoetec, eta ene beguithartea gambiatu cen ene baithan; bainan solasa beguiratu nuen ene bihotzean.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 7