Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 7:18-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Bainan Jainco guciz goraren sainduec hartuco dute nausitasuna; eta menderaino eta mendeetaco menderaino ardietsiren dute erreguetasuna.

19. Guero nahi içan nuen ardurarequin arguitu laugarren basabereaz, ceina baitien arras berceac-ez-beçalacoa eta guciz lazgarria; burdinazco horçac eta aztaparrac cituen; jaten eta phorroscatzen eta ondarrac çangoen azpian osticatzen cituen.

20. Eta nahi içan nuen arguitu buruan cituen hamar adarrez, eta sorthu citzaion berceaz, ceinaren aitzinean erori baitziren hirur adar; eta beguiac eta aho gauça handi errailea cituen adar hartaz, ceina berceac baino handiagoa baitzen.

21. Beguira nindagoen, eta hara adar harec sainduen contra guerla eguiten çuela eta nausitzen citzaiotela,

22. Egunetaco çaharra ethorri içan cen arteo; eta Guciz-Goraren sainduen alde erabaquia eman çuen; eta ethorri cen muga, eta sainduec ardietsi çuten nausitasuna.

23. Eta hunela minçatu cen: Laugarren basaberea, lurraren gainean içanen den laugarren erresuma da, erresuma guciac baino handiagoa içanen dena; eta lur gucia iretsico, eta osticatuco, eta xehacatuco du.

24. Aldiz, erresuma haren hamar adarrac, hamar erregue içanen dire; eta hequien ondotic jaiquico da berce bat, eta hura ahaldunagoa içanen da lehenecoac baino, eta aphalduco ditu hirur erregue.

25. Eta Guciz-Goraren contra minçatuco da hampurutsuqui, eta xahutuco ditu Guciz-Goraren sainduac, eta usteco du aida detzazqueela demborac eta legueac; eta haren escura emanac içanen dire ephe bateraino, bi ephe eta ephe baten erdia.

26. Eta juiea jarrico da hari ahalaren kenceco, eta hura xahutua eta galdua içan dadien akabançaraino;

27. Aldiz, erreguetasuna, ahala eta ceru guciaren azpian den erresumaren handitasuna emanac içan daquizquion Guciz-Goraren sainduen populuari; ceinaren erreguetasuna bethicoa baita; eta erregue guciec cerbitzatuco dute, eta ethordun içanen çaizquio.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 7