Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 7:12-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Berce basabereen ahala ere kendua cela, eta hequien bicico iraupena xedatua cela ephe batera eta ephe bateraino.

13. Gabazco ikuspen batean nindagoen beraz beguira, eta hara guiçonaren semea beçala çathorla ceruco hedoiequin, eta egunetaco çaharraren gana heldu içan cen; eta haren aitzinera erakarri çuten.

14. Eta egunetaco çaharrac eman ciozcan ahala, ohorea eta erreguetasuna; eta populu guciec, leinu eta minçaia gucietaco guiçonec cerbitzaturen dute; haren ahala da bethirainoco ahala, eta kendua içanen etzaiona; eta haren erreguetasuna ez da galduco.

15. Laztu cen ene barnea; ni, Daniel, icitu nincen horietaz, eta nahasi ninduten ene buruco ikuspenec.

16. Han çaudenetaric baten gana hurbildu nincen, eta haren ganic eguia jaquin nahi nuen horien gucien gainean. Harec erran çarotan cer erran nahi çuten gauça horiec eta arguitu ninduen:

17. Lau basabere handi horiec dire lau erresuma, lurraren gainean alchatuco direnac.

18. Bainan Jainco guciz goraren sainduec hartuco dute nausitasuna; eta menderaino eta mendeetaco menderaino ardietsiren dute erreguetasuna.

19. Guero nahi içan nuen ardurarequin arguitu laugarren basabereaz, ceina baitien arras berceac-ez-beçalacoa eta guciz lazgarria; burdinazco horçac eta aztaparrac cituen; jaten eta phorroscatzen eta ondarrac çangoen azpian osticatzen cituen.

20. Eta nahi içan nuen arguitu buruan cituen hamar adarrez, eta sorthu citzaion berceaz, ceinaren aitzinean erori baitziren hirur adar; eta beguiac eta aho gauça handi errailea cituen adar hartaz, ceina berceac baino handiagoa baitzen.

21. Beguira nindagoen, eta hara adar harec sainduen contra guerla eguiten çuela eta nausitzen citzaiotela,

22. Egunetaco çaharra ethorri içan cen arteo; eta Guciz-Goraren sainduen alde erabaquia eman çuen; eta ethorri cen muga, eta sainduec ardietsi çuten nausitasuna.

23. Eta hunela minçatu cen: Laugarren basaberea, lurraren gainean içanen den laugarren erresuma da, erresuma guciac baino handiagoa içanen dena; eta lur gucia iretsico, eta osticatuco, eta xehacatuco du.

24. Aldiz, erresuma haren hamar adarrac, hamar erregue içanen dire; eta hequien ondotic jaiquico da berce bat, eta hura ahaldunagoa içanen da lehenecoac baino, eta aphalduco ditu hirur erregue.

25. Eta Guciz-Goraren contra minçatuco da hampurutsuqui, eta xahutuco ditu Guciz-Goraren sainduac, eta usteco du aida detzazqueela demborac eta legueac; eta haren escura emanac içanen dire ephe bateraino, bi ephe eta ephe baten erdia.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 7