Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 7:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Babilonaco erregue Baltasarren lehembicico urthean, Danielec içatu çuen amets bat; eta bere ohean ilki citzaioen bere buruco ikuspena; eta ametsa iscribatzean, hitz gutitan eçarri çuen, eta laburzqui hersiz, erran çuen:

2. Gabaz ene ikuspenean ikusten nuen, eta hara ceruco lau haiceac itsaso handian guducatzen cirela.

3. Eta lau basabere handi, bata bercea-ez-beçalacoa, igaiten ciren itsasotic.

4. Lehembicicoac lehoin urrixa bat çuen iduri, eta bacituen arrano-hegalac. Beguira egon ninçaioen, hegalac atheratuac içan çatzaizcoeneraino; eta jaiqui cen lurretic, eta guiçona beçala oinen gainera jarri cen, eta eman cioten guiçon-bihotza.

5. Eta hara berce basabere bat, harça iduri, aldean jarri cela; eta haren ahoan eta horcetan hirur lerro ciren; eta hula erraten cioten: Jaic hadi eta jan çac haragui hainitz.

6. Guero beguira nindagoen, eta bara berce bat lehoinabarra iduri, eta hegalac bacituen hegastinac beçala, lau gaineco aldetic; eta basabere hartan baciren lau buru, eta ahala emana içan citzaioen.

7. Guero beguira nindagoen gabazco ikuspen hortan, eta hara laugarren basabere bat, ikaragarria, harrigarria eta indar gaitzecoa; burdinazco horz handi batzu bacituen; jaten çuen eta phorroscatzen, eta ondarrac çangoen azpian oincatzen cituen; hura baino lehen ikusi nituen berce basabereac ez-beçalacoa cen, eta bacituen hamar adar.

8. Adarrei beguira nindagoen, eta hara hequien erditic berce adar ttipi bat sorthu cela; eta lehembicico adarretaric hirur atheratuac içan citzaizcon aitzinetic eta hara adar hartan bacirela beguiac, guiçon-beguiac iduri, eta aho bat gauça handiac erraten cituena.

9. Beguira nindagoen, tronuac eçarri cituzten arteraino; eta egunetaco çaharra jarri cen; haren jauncia xuria cen elhurra beçala, eta haren buruco ileac ardi-ile garbiena beçala; su garrezcoa cen haren tronua, eta hartaco arrodac su kaldatuzcoac.

10. Suzco hibai bat fharrastaca ilkitzen cen haren beguithartetic; aingueruec miliunca cerbitzatzen çuten, eta hamar ehun miliunca çauden haren aitzinean juiea alkian jarri cen, eta liburuac idequiac içan ciren.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 7