Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 6:21-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta Danielec erregueri ihardestean, erran çuen: Oi erregue, menderen mendez bici çaite.

22. Ene Jaincoac igorri du bere ainguerua, hersi dituena lehoinen ahoac, eta ez darotade minic eguin; ceren haren aitzinean çucentasuna aurkitu baita ene baithan; eta çure aitzinean ere, oi erregue, gaizquiric ez dut eguin.

23. Orduan erregue bozcario handitan sarthu cen horren ariaz, eta manatu çuen, cilhotic athera ceçaten Daniel; eta Daniel atheratua içan cen cilhotic, eta dainuric batere etzen haren baithan aurkitu içan, sinheste içan çuelacoz bere Jaincoaren gainean.

24. Aldiz, erreguec manaturic, erakarri cituzten Danieli jaçarri cioten guiçon hequiec; eta lehoinen cilhora arthiquiac içan ciren berac eta beren haur eta emazteac; eta cilho-behereraino utzi gabe, lehoinec harrapatu cituzten, eta xehacatu cituzten hequien heçur guciac.

25. Orduan Dario erregueac iscribatu cioten haren erresuma gucian egoten ciren populu, leinu eta minçaia gucietaco guiçonei: Baquea berha eta berha bequiçue.

26. Nic emana da erabaquia, ene erre-suma eta manamenduco lurretan oro bici ditecen Danielen Jaincoaren ikaran eta beldurrean. Hura da ecen Jainco bicia eta bethierecoa menderen mendetan; eta haren erreguetasuna ez da eceztaturen eta haren ahalac iraunen du bethiraino.

27. Hura da libratzailea eta salbatzailea, eçagutzariac eta sendagailac ceruan eta lurrean eguiten dituena, lehoin-cilhotic Daniel libratu duena.

28. Bada, Danielec cargutan iraun çuen Darioren erreguetasunac becembat eta Ciro Persiarra erregatu arteo.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 6