Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 6:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Danielec hori jaquin çuen ondoan, erran nahi da legue eçarria cena, sarthu cen bere etcherat, eta bere salhaco leihoac Jerusalemeco alderat idequiric, egunean hirur aldiz, belhaunicatzen cen, adoratzen çuen bere Jaincoa eta aithor bihurcen çuen haren aitzinean, lehen eguiten ohi çuen beçala.

11. Beraz, ardurarequin bilhatzen ciren guiçon horiec atzeman çuten Daniel bere Jaincoari hari citzaioela othoizca eta errequeica.

12. Eta erregueren gana iganic, bere erabaquiaren gainean erran cioten: Oi erregue, ez othe duçu manatu edocein guiçonec othoitz deçan jaincoetaric edo guiçonetaric norbait hogoi eta hamar egunic barnean, çu ez bada, oi erregue, arthiquia içanen dela lehoinen cilhora? Hequiei ihardestean, erreguec erran çuen: Solas hori eguia da Mediarren eta Persiarren erabaquiaren arabera, ceina haustea ez baita cilhegui.

13. Orduan ibardetsiz, erran çuten erregueren aitzinean: Judaco gathibuen umeetaric batec, Danielec, ez du axolaric iduqui çure legueaz eta atheratu duçun erabaquiaz, bainan egunean hiruretan egoten da othoitzean.

14. Solas hori aditu çuenean, erreguec atsecabe handia içan çuen; eta Danielen alde eçarri çuen bihotza, haren salbatzeco, eta iguzquia sarthu arteo haritu cen hura atheratu beharrez.

15. Bainan guiçon hequiec eçagutzen baitzuten erregueren gogoa, erran çaroten: Jaquiçu, erregue, Mediarretan eta Persiarretan legue dela, erreguec atheratu erabaqui baten mudatzea ez dela cilhegui.

16. Orduan erreguec manatu, eta erakarri çuten Daniel, eta lehoinen cilhora arthiqui çuten. Eta Danieli erran cioen erreguec: Çure Jainco bethi adoratzen duçunac, berac libraturen çaitu.

17. Eta ekarri çuten harri bat, eta eçarri çuten cilhoaren gainean, eta erreguec bere ciguiluaz eta bere handien ciguiluaz jo çuen, etzedinçat Danielen contra deusere eguin.

18. Eta erregue goan cen bere etcherat, eta etzan cen afaldu gabe; haren aitzinera jatecoric etzuten ekarri, eta berçalde loac ihes eguin cioen.

19. Orduan erregue, arguiaren lehembicico cirrintan jaiquiric, çalhuric goan cen lehoin-cilhora.

20. Eta cilhora hurbilcean, doiamenezco minço batequin oihu eguin çuen, eta Danieli minçatu citzaioen: Daniel, Jainco biciaren cerbitzaria, çure Jainco bethi cerbitzatzen duçunac atheratu ahal othe içan çaitu lehoinen horcetaric?

21. Eta Danielec erregueri ihardestean, erran çuen: Oi erregue, menderen mendez bici çaite.

22. Ene Jaincoac igorri du bere ainguerua, hersi dituena lehoinen ahoac, eta ez darotade minic eguin; ceren haren aitzinean çucentasuna aurkitu baita ene baithan; eta çure aitzinean ere, oi erregue, gaizquiric ez dut eguin.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 6