Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 6:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Darioc bere erresuman nahi içan eta eçarri cituen sei hogoi satrapa, erresuma guciaren gainean manatzeco.

2. Eta hequien gaineco eçarri cituen hirur buruçagui, ceinetaric bat baitzen Daniel, satrapec hequiei emateco beren ariac, eta erreguec etzeçan içan gogobeharduraric jasaiteco.

3. Danielec, bada, satrapa eta buruçagui guciac xitzen cituen, ceren Jaincoaren izpiritua nasaiago baitzen haren baithan.

4. Bada, erreguec burutan cerabilan hura erresuma guciaren gainean eçarcea; hargatic buruçaguiac eta satrapec ariaqueta çabilçan, Danielençat cerbait estacuru atzeman beharrez erregueren alderaco eguimbideetan; eta ecin aurkitu ahal içan çuten ez ariaric, ez-eta nabarmenceco bideric batere, fidela celacoz, eta den-gutieneco hutsic, ez-eta hutsaren aiheruric etzelacoz haren baithan atzematen.

5. Guiçon hequiec erran çuten: Daniel horri ez diogu cerbait aitzaquia kausituco, non-ez beharbada horren Jaincoaren leguean.

6. Orduan buruçaguiec eta satrapec malçurqui amainatu çuten erregue, eta hunela minçatu citzaizcon: Dario erreguea, menderen mendez bici çaite.

7. Batzarre iduqui dugu çure erresumaco aitzindari guciec, cargudunec, satrapec, bilçarrecoec eta juieec, athera dadiençat erregueren icenean erabaqui eta manamendu bat, nor-nahic eguiten badu cerbait galde hogoi eta hamar egunic barnean edocein jainco edo guiçoni, çuri ez bada, oi erregue, lehoinen cilhora içan dadien arthiquia.

8. Hargatic orai gogor çaçu erabaqui hori, eta iscriba çaçu manamendua, arren-eta Mediarrec eta Persiarrec eçarri leguea ez dadien içan aldatua, eta norinahiri haustea ez daquioen içan haiçu.

9. Beraz Dario erregueac eçarri eta atheratu çuen erabaquia.

10. Danielec hori jaquin çuen ondoan, erran nahi da legue eçarria cena, sarthu cen bere etcherat, eta bere salhaco leihoac Jerusalemeco alderat idequiric, egunean hirur aldiz, belhaunicatzen cen, adoratzen çuen bere Jaincoa eta aithor bihurcen çuen haren aitzinean, lehen eguiten ohi çuen beçala.

11. Beraz, ardurarequin bilhatzen ciren guiçon horiec atzeman çuten Daniel bere Jaincoari hari citzaioela othoizca eta errequeica.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 6