Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 5:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Orduan ekarri cituzten, Jerusalemen içan cen templotic hartu urhezco eta cilharrezco unciac; eta hequietan edan çuten erreguec eta haren handi-mandiec eta haren emazte eta ohaideec.

4. Arnoa edaten çuten, eta beren jainco urhezco, cilharrezco, cobrezco, burdinazco, çurezco eta harrizcoac laudatzen cituzten.

5. Oren berean aguertu ciren erhi batzu, erregue-salhaco harrasian, ganderailuaren parrean iscribatzen çuen guiçon baten escua iduri; eta erregue beguira çagoen iscribatzen hari cen escuco erhiei.

6. Orduan erregueren beguithartea itchuragaiztu cen, eta bere gogoetac asaldutan eçarcen çuten; eta haren guerrunceco guilçac malgutzen ciren, eta haren belhaunac elkarri joca hari ciren.

7. Hargatic erreguec hazcarqui oihu eguin çuen sarraraz cetzazten magoac, Caldearrac eta usnaguinac. Eta Babilonaco çuhurrei minçatuz, erreguec erran çuen: Edoceinec iracur deçaçuen iscribu hori eta eman diaçadan horren arguitasuna, purpuraz jauncico da, urhezco gathe bat içanen du lephoan, eta hirugarren içanen da ene erresuman.

8. Orduan erregueren çuhur sarthuac ciren guciec ecin iracurtu çuten iscribua, eta erregueri ecin eman cioten arguitasunic.

9. Horrec guehiago nahasi çuen Baltasar erreguea, eta aldatu citzaioen beguithartea, eta harequilaco handiac ere nahasten hari ciren.

10. Erreguina berriz, erregueri eta harequilaco handiei guerthatu citzaiotenaren ariaz, sarthu cen barazcarico salhara, eta erran çuen: Erregue, bici çaite bethi; çure gogoetac ez beitez nahas, eta çure beguithartea ez bedi deseguin.

11. Çure erresuman bada guiçon bat, jainco sainduen izpiritua berequin duena; eta çure aitaren egunetan, jaquitatea eta çuhurcia aurkitu dire haren baithan; ecen Nabucodonosor erregueac, çure aitac, eçarri ere çuen magoen, xarmatzaileen, Caldearren eta usnaguinen buruçagui; çure aitac, diot, oi erregue;

12. Ceren izpiritu hedatuagoa, gurbiltasuna, adigarria, ametsen arguitzeco ancea, segretuen aguercecoa, gauça coropilatuen çabalcecoa atzeman baitziren haren baithan, erran nahi da Danielen baithan, ceinari erreguec eman baitzaroen Baltasarren icena. Hargatic orai Daniel deithua içan bedi, eta harec emanen du arguitasuna.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 5