Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 5:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Bainan çutaz aditu dut gauça itsuac argui eta coropilatuenac çabal detzazquetzula; baldin beraz gai baçare iscribu horren iracurceco eta horren garbitasunaren niri emateco, purpuraz jauncico çare, eta urhezco gathe bat içanen duçu lephoan, eta ene erresuman hirugarren aitzindari içanen çare.

17. Solas horiei ihardestean, Danielec erran çuen erregueren aitzinean: Çure emaitzac çuretzat, eta berce bati emotzu çure etcheco onac; gucia gatic iracurtuco darotzut iscribu hori, erregue, eta erakutsico darotzut cer erran nahi duen.

18. Oi erregue, Jainco guciz gorac çure aita Nabucodonosorri eman ciozcan erreguetasuna, handitasuna, ospea eta ohorea;

19. Eta hari erran cioen ahal handia gatic, populu, leinu eta minçaia orotaco guiçonac ikaran eta haren beldurrez çauden; hilarazten cituen nahi cituenac, nahi cituenac jotzen, alchatzen nahi cituenac, nahi cituenac aphalcen.

20. Bainan haren bihotza hantu cenean, eta haren izpiritua hampurusqueriari erran, kendua içan cen bere erresumaco tronutic eta iraici citzaioen bere ospea;

21. Eta guiçasemeen artetic kendua içan cen; haren bihotza ere lar-abereequilaco eçarria içan cen, eta basastoequin çuen bere egoitza; belharra halaber idiac beçala jaten çuen, eta haren gorphutzari ceruco ihinça çarion, eçagutu çuen arteo Guciz-Gorac duela ahala guiçonen erresuman, eta nahi duena eraiquitzen duela haren gainera.

22. Çuc ere, Baltasar, haren semeac, ez duçu beheratu çure bihotza, horiec oro cinazquien arren;

23. Bainan ceruco nausiaren contra alchatu çare; eta haren templeco unciac çure aitzinera ekarriac içan dire, eta hequietan edan duçue arnoa, çuc, çure handiec, çure emazte eta ohaideec; laudatu ditutzu halaber çure jainco cilharrezco, urhezco, cobrezco, burdinazco, çurezco eta harrizcoac, ceinec ez baitute ez ikusten, ez aditzen, ez hautematen; ez dioçu, berriz, ospe bihurtu Jaincoari, ceinac bere escuan baitaduzca çure hatsa eta çure bide guciac.

24. Hargatic harec igorri du escua ceinaren erhiac iscribatu baitu hatz horietan dena.

25. Hau da, berriz, hor xuxendua den iscribua: MANE, THECEL, PHARES.

26. Eta huna hitz horien arguipena: MANE: Jaincoac kondatu ditu çure erreguetasuneco egunac, eta azquena bethe da.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 5