Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 5:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baltasar erregueac barazcari handi bat eman cioten bere handi-mandietaric milari, eta bakotchac edan çuen bere adinaren arabera.

2. Erreguec beraz (orducoz arnotua cen) manatu çuen ekar cetzazten, Jerusalemen içan cen templotic haren aita Nabucodonosorrec ekarri urhezco eta cilharrezco unciac, erreguec eta haren emazteec eta ohaideec hequietan edateco.

3. Orduan ekarri cituzten, Jerusalemen içan cen templotic hartu urhezco eta cilharrezco unciac; eta hequietan edan çuten erreguec eta haren handi-mandiec eta haren emazte eta ohaideec.

4. Arnoa edaten çuten, eta beren jainco urhezco, cilharrezco, cobrezco, burdinazco, çurezco eta harrizcoac laudatzen cituzten.

5. Oren berean aguertu ciren erhi batzu, erregue-salhaco harrasian, ganderailuaren parrean iscribatzen çuen guiçon baten escua iduri; eta erregue beguira çagoen iscribatzen hari cen escuco erhiei.

6. Orduan erregueren beguithartea itchuragaiztu cen, eta bere gogoetac asaldutan eçarcen çuten; eta haren guerrunceco guilçac malgutzen ciren, eta haren belhaunac elkarri joca hari ciren.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 5