Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 4:13-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. ken bequio bere guiçon-bihotza, eta abere-bihotza eman bequio; eta çazpi ephe iragan beitez horren gainetic.

14. Hori beguiraleen erabaquian da manatua, hori da sainduen hitza eta galdea, bicidunec eçagut deçaten arteo Guciz-Gora dela nausi guiçonen erresuman; nahi duenari ematen dioela hura, eta guiçonic aphalena eçarrico duela nahi badu haren gainean erregue.

15. Nic, Nabucodonosor erregueac içatu dut amets hori: çuc beraz, Baltasar, laster emadaçu horren arguitasuna; ecen ene erresumaco çuhur guciac ecin eman diaçaquetet garbitasunic; çuc ordean ahala baduçu, çure baithan delacoz jainco sainduen izpiritua.

16. Orduan Daniel, ceina deitzen baitzuten Baltasar, ixil-ixila abiatu cen bere baithan gogoetaca, oren baten heina beçala; eta bere gogoetec nahasten çuten. Aldiz erreguec erran çaroen: Baltasar, ametsac eta horren arguitzeac ez beçaitzate nahas. Baltasarrec ihardetsi eta erran çuen: Ene Jauna, ametsa gaitzirizcotan çaduzcatenen gainera, eta horren arguitasuna çure etsaien gainera bihur beitez.

17. Çuhaitz handi eta hazcar ikusi duçuna, ceinaren goratasuna helcen baitzen ceruraino, eta ceinac iduri baitzuen lur guciaren gainera hedatzen cela;

18. Eta haren hostoac guciz ederrac, eta fruituac mulkoca baitziren, eta oroc hartan aurkitzen baitzuten jatecoa, haren azpian egoten cirelaric bazterretaco basabereac, eta haren azpian çaudecelaric ceruco hegastinac;

19. Erregue, çu çare hura, çu handitu eta orotan nausitu çarena; eta çure handitasuna berhatuz goan da, eta heldu içan da ceruraino, eta çure ahala hedatu içan da lur guciaren bazterretara,

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 4