Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 2:38-49 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Eta guiçonen umeac eta lurreco abereac daudecen toqui guciac; ceruco hegastinac ere escura eman darozquitzu, eta çure nausitasunaren azpian eçarri ditu gauça guciac: çu çare beraz urhezco burua.

39. Eta çure ondotic jaiquico dire berce erresuma bat, çurea baino xumeagoa, cilharrezcoa; eta hirugarren erre-suma bat, cobrezcoa, lur guciari manatuco duena.

40. Eta laugarren erresuma bat içanen da burdina iduri. Nola burdinac oro xehatzen eta cebatzen baititu, hala xehaturen eta herrausturen ditu guciac.

41. Bada, ikusi ditutzun beçala oinac eta erhiac, pharte baxera lurrez eta pharte burdinaz; erresuma ere erdizcacoa içanen da, nahiz burdin ethorquitic den ilkitzen, ikusi duçunaren arabera burdina, baxera lurrarequin nahasia.

42. Eta ikusi ditutzun beçala oinetaco erhiac, pharte burdinaz eta pharte baxeraz; erresuma ere içanen da pharte gothorra eta pharte hauscorra.

43. Eta nola ikusi baituçu burdina baxera lurrarequin nahasia, erresumac ere elkarri loturen dire guiçonen arteco arrimuz; bainan ez dire elkarri iratchiquiren, burdina baxeraquiaren ecin nahasteca ditaqueen beçala.

44. Ceruco Jaincoac berriz, erresuma hequien egunetan eraiquiren du erreinu bat, nihoiz-ere xahutuco ez dena, eta haren erresuma ez da berce populu bati içanen emana; aldiz, herraustuco eta eceztatuco ditu erresuma horiec oro, eta berac du menderen mendetan iraunen.

45. Ikusi duçunaren arabera, harri bat içan baita menditic escuaren lagunça gabe iraulia, eta phorrastatu baititu baxera, burdina, cobrea, cilharra eta urhea, Jainco handiac erregueri erakutsi içan diozca, guerorat guerthatu behar direnac; eta ametsa eguiazcoa da eta haren arguipena cina.

46. Orduan Nabucodonosor erreguea erori cen ahuspeca, eta adoratu çuen Daniel, eta manatu cituen bitimac eta isensua, hari sacrifica cioçotençat.

47. Beraz Danieli minçatuz erran çaroen: Çure Jaincoa eguiazqui jaincoen Jaincoa da, eta erregueen Jauna, eta misterioen arguitzailea, segretu hori aguertu ahal içan duçunaz gueroztic.

48. Orduan erreguec alchatu çuen Daniel carguric gorenera, eta eguin ciozcan emaitza handiac eta hainitz; eçarri çuen Babilonaco herrialde gucien gainean buruçagui, eta aitzindarien aitzindari Babilonaco çuhur gucien gainean.

49. Danielec berriz, erregueri galdaturic, erreguec eman çaroten Sidraqui, Misaqui eta Abdenagori Babilonaco herrialdeco eguitecoen cargua; aldiz, Daniel bera cen erregueren athean.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 2