Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 2:2-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Bada, erreguec manatu çuen, bilaraz cetzazten aztiac, magoac, gaizquinac eta Caldearrac, erregueri errateco cer amets içan çuen. Hauquiec ethorri cirenean, aguertu ciren erregueren aitzinera.

3. Eta erreguec erran çaroten: Ikusi dut amets bat, eta izpiritua nahasia içanez, ez daquit cer ikusi dudan.

4. Eta Caldearrec siriaraz ihardetsi cioten erregueri: Oi erregue, menderen mendez bici çaite; çure cerbitzariei erroçute çure ametsa, eta emanen dugu haren arguipena.

5. Eta ihardestean erreguec erran cioten Caldearrei: Gauça burutic goan çait; baldin ez badarotaçue erraten cer amets içan dudan eta cer erran nahi duen, galduco duçue bicia, eta çuen etcheac salceco oihu eguinac içanen dire.

6. Baldin ordean erraten badarotaçue ametsa eta harec erran nahi duena, ene ganic içanen ditutzue sari, emaitza eta ohore handiac: erran diçadatzue beraz ametsa eta haren arguitasuna.

7. Caldearrec bigarren aldico ihardetsi çuten, eta erran: Erreguec bere cerbitzariei erran bioçote ametsa, eta guc emanen dugu haren arguitasuna.

8. Erreguec ihardetsi eta erran çuen: Eçagutzen dut ongui luçamenqueta çabilçatela, burutic goan çaitalacotz ametsa.

9. Baldin beraz ez baduçue erraten ametsa, gauça bat da çuetaz uste içateco, gueçurrezco eta enganioz bethericaco arguipen cerbait xuxenduco duçuela, niri elhe xuritzen haritzeco dembora goan dadien arteo. Erradaçue, bada, ametsa, jaquin deçadan hean eguiazcoa emanen duçuen haren arguitasuna.

10. Caldearrec beraz erregueren aitzinean ihardestean, erran çuten: Erregue, lurraren gainean ez da guiçonic, çuc galdatzen duçuna eguin deçaqueenic, ez-etare erregueetan hain handi eta ahalsuric horrelaco gauça egundaino galdatu duenic azti, mago edo Caldear bati;

11. Alabainan, erregue, çuc galdeguiten duçuna gaitza da, eta ez da kausituco guiçonic hori erregueren aitzinean erranen duenic, lekat jaincoec, ceinec guiçonequin ez baitute iharduc-menduric.

12. Hari adituric, erregue sulian sarthu cen, eta bere hasarre handian manatu çuen hilaraz cetzazten Babilonaco çuhurrac oro.

13. Eta erabaquia ilki cen ondoan, hilcen hari cituzten çuhurrac, eta galduac içateco bilhatzen cituzten Daniel eta bere lagunac.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 2