Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 2:18-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ceruco Jaincoaren ganic urricalpen escatzeco gauça itsu horren gainean, eta Daniel eta bere lagunac etzitecen gal Babilonaco berce çuhurrequin.

19. Orduan misterio hori gauaz aguertua içan citzaioen Danieli ikuspen batez; eta Danielec benedicatu çuen ceruco Jaincoa,

20. Eta hunela minçatu cen: Benedicatua içan bedi Jaunaren icena egundainotic eta egundainora, ceren çuhurcia eta indarra harenac baitire.

21. Harec aldatzen ditu demborac eta mendeac, kencen eta eçarcen erresumac, çuhurrei ematen çuhurcia, eta arguituac direnei jaquitatea.

22. Harec aguercen ditu gauça barrenac eta gordeac, eta eçagutzen ilhumbeetan daudecenac, eta harequin da arguia.

23. Çuri, gure arbasoen Jaincoa, darotzut aithor bihurcen, eta laudatzen çaitut, ceren daroztatzun eman çuhurcia eta indarra, eta orai daroztatzun erakutsi galdatu darozquitzugunac, ecen aguertu darocuçu erreguec nahi duen gauça.

24. Guero Daniel goan cen Arioquen gana, ceina Babilonaco çuhurren galarazteco manatua baitzen erreguez, eta hunela minçatu citzaioen: Ez betzatzu gal Babilonaco çuhurrac; sarraraz neçaçu erregueren aitzinera, eta nic erregueri emanen diot bilhatzen duen arguitasuna.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 2