Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 14:9-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Bada, hirur hogoi eta hamar ciren Belen apheçac, emazteac eta haur ttipi-handiac berçalde. Eta erregue Danielequin goan cen Belen templora.

10. Eta Belen aphecec erran çuten: Huna non gu ilkico garen camporat; eta çuc, erregue, eçarriren ditutzu jatecoac, eta nahasaçu arnoa; athea hersaçu eta jo çure ciguiluaz.

11. Eta bihar goicean sarthuco çarenean, oro Belec janac atzematen ez badituçu, heriotzez hilen gare; edo bercela Daniel, gure contra gueçurrez minçatu dena.

12. Bada, etziren kexu, ceren mahain-azpian baitzuten sarbide gorde bat eguina, eta handic sarcen ciren bethi, eta iresten cituzten jatecoac.

13. Beraz, hequiec ilki ondoan, erreguec eçarri cituen jatecoac Belen aitzinean; Danielec bere muthilei manatu cioten hautsa ekar ceçaten, eta erregueren aitzinean bahatu çuen templo gucia gaindi; eta ilki ondoan, athea hersi çuten, eta hura erregueren erreztunaz ciguilaturic goan ciren.

14. Apheçac berriz, hequien emazte eta haurrac gabaz ohi beçala sarthu ciren, eta oro jan eta edan cituzten.      

15. Aldiz erregue jaiqui cen lehembicico argui-cirrintan, eta Daniel harequin.

16. Eta erreguec erran çuen: Daniel, oso dire ciguiluac? Eta hunec ihardetsi çuen: Oso dire, erregue.

17. Eta erreguec, athea idequi beçain laster, beguiratu çuen mahainera, eta goraqui oihu eguin çuen: Handia çare, Bel, eta çutan ez da den-gutieneco jocotriaric.

18. Eta Danielec irri eguin çuen, eta iduqui çuen erregue, etzadien barneratago ibil, eta erran çuen: Huna lauçadura; ohart çaite norenac othe diren hatz hauquiec.

19. Eta erreguec erran çuen: Ikusten ditut guiçon, emaztequi eta haur hatzac. Eta erregue hasarretu cen.

20. Orduan hartu cituen apheçac beren emazte eta haurrequin, eta hequiec erakutsi ciozcaten athetto gorde batzu, ceintaric sarcen baitziren, mahain gainean içaten cirenen jatera.

21. Erreguec beraz hilaraci cituen, eta Bel escura eman cioen Danieli, ceinac lurrerat arthicaraci baitzituen hura eta haren temploa.

22. Eta toqui hartan bacen erainsugue handi bat, eta Babilondarrec adoratzen çuten.

23. Eta erreguec erran cioen Danieli: Huna orai ez deçaqueçu erran, hau ez dela jainco bicia; adora çaçu beraz.

24. Eta Danielec ihardetsi cioen: Ene Jainco Jauna adoratzen dut, ceren hura baita Jainco bicia; hori ordean ez da Jainco bicia.

25. Çuc aldiz, erregue, emadaçu escua, eta nic erainsugue hori hilen dut ezpataric eta makilaric gabe. Eta erreguec erran cioen: Ematen darotzut.

26. Danielec hartu cituen beraz bikea, bilgorra eta ileac, eta urtharaci cituen batean, eta mokor batzu eguin eta erainsugueari arthiqui ciozcan ahora, eta erainsugueac leher eguin çuen. Eta Danielec erran çuen: Horra çuec adoratzen cindutena.

27. Babilondarrec aditu çutenean hori sumindu ciren biciqui; eta erregueren contra bilduric, erran çuten: Judu bilhacatu da erregue; çathicatu du Bel, leher eguinaraci dio erainsugueari, eta apheçac hil ditu.

28. Eta erregueren gana ethorri cirenean, erran cioten: Escuetara iguçu Daniel; bercela hilen çaituztegu çu eta çure etchea.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 14