Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 14:37-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Eta Danielec erran çuen: Jaincoa, orhoitu çare nitaz, eta ez ditutzu maite çaituztenac bazterrerat utzi.      

38. Eta jaiquiric, Danielec jan çuen. Berriz, Jaunaren aingueruac berehala bihurtu çuen Habacuc bere toquira.

39. Çazpigarren egunean beraz, erregue ethorri cen Danielen deithoratzera; eta cilhora goan, eta barnera beguiratu çuen; eta hara Daniel jarria çagoela lehoinen erdian.

40. Eta erreguec oihu min bat eguin çuen, cerralaric: Handia çare, Danielen Jainco Jauna. Eta lehoin-cilhotic atheratu çuen.

41. Aldiz, cilhora arthicaraci cituen Daniel galdu nahi içan çutenac, eta  aphur batez iretsiac içan ciren haren aitzinean.

42. Orduan erreguec erran çuen: Lurraren ororen gainean egoten direnac Danielen Jaincoaren beldur içan beitez; ceren hura baita salbatzailea, lurraren gainean eçagutzariac eta sendagailac eguiten dituena, eta Daniel lehoinen cilhotic libratu duena.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 14