Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 14:26-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Danielec hartu cituen beraz bikea, bilgorra eta ileac, eta urtharaci cituen batean, eta mokor batzu eguin eta erainsugueari arthiqui ciozcan ahora, eta erainsugueac leher eguin çuen. Eta Danielec erran çuen: Horra çuec adoratzen cindutena.

27. Babilondarrec aditu çutenean hori sumindu ciren biciqui; eta erregueren contra bilduric, erran çuten: Judu bilhacatu da erregue; çathicatu du Bel, leher eguinaraci dio erainsugueari, eta apheçac hil ditu.

28. Eta erregueren gana ethorri cirenean, erran cioten: Escuetara iguçu Daniel; bercela hilen çaituztegu çu eta çure etchea.

29. Erreguec ikusi çuen beraz, muthiriqui oldarcen citzaizcola; eta ecimberceac hartaraturic, escuetara eman cioten Daniel.

30. Hequiec arthiqui çuten lehoinen cilhora, eta han egotu cen sei egun.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 14