Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 14:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Babilondarretan ere bacen jaincomolde bat, Bel deitzen cena, eta ceinari egun oroz escaincen baitzaroezten hamabi artaba irin-lore, berrogoi ardi eta sei pitcher arno.

3. Erreguec ohoratzen çuen halaber, eta egun oroz baçohan haren adoratzera. Bainan Danielec bere Jaincoa adoratzen çuen; eta erreguec erran cioen: Ceren gatic ez duçu adoratzen Bel.

4. Hunec ihardestean erran cioen: Ceren ez baitut escuz eguinicaco idolaric adoratzen, bainan-bai Jainco bicia, ceru-lurrac eguin dituena, eta haraguidun gucien gainean escu duena.

5. Eta erreguec erran cioen: Ez othe çaitzu bada iduri Bel jainco bicia dela? ala ez othe duçu ikusten cembat jaten eta edaten duen egun oroz?

6. Eta Danielec irri batequin ihardetsi çuen: Oi erregue, berautzu engana; ecic Bel barnetic lohizcoa eta campotic cobrezcoa da, eta ez du horrec jan egundaino.

7. Eta samurturic erreguec deithu cituen Belen apheçac, eta erran çaroeten: Ez badarotaçue erraten norc jaten dituen Belençat ematen direnac, hilen çarete.

8. Aldiz erakusten badarotaçue Belec jaten dituela, Daniel hilen da, burho arthiqui dioelacoz Beli. Eta Danielec erran cioen erregueri: Çure hitzaren arabera eguina içan bedi.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 14