Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 13:55-65 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

55. Danielec berriz, erran cioen: Bidezqui arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen huna Jaincoaren aingueruac, haren escutic erabaquia harturic, bi erdi çathituren hauela.

56. Eta urruntaraciric çaharra, manatu çuen ethor çadien bercea, eta erran cioen: Canaandar hacia, eta ez Judaticacoa, edertasunac çoratu hau eta çalequeriac galdu dic hire bihotza.

57. Horrela eguiten cinaroeten Israelgo alabei; eta hequiec, beldurrac iduquitzen cituen çuequin solasean; bainan Judaco alabac ez du jasan çuen tzarqueria.

58. Orai erradac cer çuhamuren azpian atzeman ditucan elkarrequin minçatzen. Harec ihardetsi çuen: Haritz baten azpian.

59. Danielec berriz, erran cioen: Ederqui hic ere arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen Jaunaren ainguerua xutic çagoc, ezpata escuan, erditic hire urratzeco, eta çuen bien hilceco.      

60. Hargatic baldarna gucia oihuca abiatu cen, eta benedicatu çuten Jaincoa, haren baithan iguriquimena daducatenac salbatzen dituena.

61. Eta batean jaiqui ciren bi çaharren contra, (ecen Danielec beren ahotic atzeman cituen gueçurrezco lekucotasuna erran çutela); eta berec beren lagunari eguin nahi içan cioten gaizquia jasanaraci çaroeten,

62. Moiseren leguearen arabera eguiteco; eta hil cituzten, eta odol hobengabea egun hartan salbatua içan cen.

63. Beren alaba Susanaren ariaz berriz, laudatu çuen Jaincoa Helciasec eta bere emazteac, Joaquin Susanaren senharrarequin, eta haren ahaide guciequin, ceren haren baithan etzen gauça itsusiric aurkitu.

64. Daniel aldiz handi bilhacatu cen populuaren aitzinean egun hartaric eta aitzinat.

65. Eta erregue Astiaies batu cen bere arbasoequin, eta Ciroc hartu çuen Persiarren erreguetasuna.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 13