Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 13:53-59 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

53. Bidegabequeriazco erabaquiac atheratuz, hobenic etzutenac çaphatuz eta hobendunac libroric igorriz, noiz-etare Jaunac baitio: Ez duçu hilen hobengabea eta prestua.

54. Orai beraz emaztequi hau ikusi balin baduc, errac cer çuhamuren azpian muthilarequin solasean ikusi ditucan. Harec ihardetsi çuen: Lentisco baten azpian.

55. Danielec berriz, erran cioen: Bidezqui arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen huna Jaincoaren aingueruac, haren escutic erabaquia harturic, bi erdi çathituren hauela.

56. Eta urruntaraciric çaharra, manatu çuen ethor çadien bercea, eta erran cioen: Canaandar hacia, eta ez Judaticacoa, edertasunac çoratu hau eta çalequeriac galdu dic hire bihotza.

57. Horrela eguiten cinaroeten Israelgo alabei; eta hequiec, beldurrac iduquitzen cituen çuequin solasean; bainan Judaco alabac ez du jasan çuen tzarqueria.

58. Orai erradac cer çuhamuren azpian atzeman ditucan elkarrequin minçatzen. Harec ihardetsi çuen: Haritz baten azpian.

59. Danielec berriz, erran cioen: Ederqui hic ere arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen Jaunaren ainguerua xutic çagoc, ezpata escuan, erditic hire urratzeco, eta çuen bien hilceco.      

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 13