Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 13:49-57 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

49. Juiamendutara bihur çaitezte, ceren gueçurrezco lekucotasuna ekarri baitute hunen contra.

50. Populua herresacan itzuli cen beraz, eta çaharrec erran cioten Danieli: Çato, jar çaite gure erdian, eta argui gaitzatzu; ecen Jaincoac eman darotzu çahartasunaren ohorea.

51. Eta Danielec erran cioten: Berez çatzue horiec elkarren ganic urrun, eta juiatuco ditut nic.

52. Bata bercea ganic bereci cituztenean beraz, deithu çuen hequietaric bat, eta erran cioen: Tzarquerian çahartu gaixtaguina, orai gainera heldu çaizquic aitzinean eguitea hituen bekatuac,

53. Bidegabequeriazco erabaquiac atheratuz, hobenic etzutenac çaphatuz eta hobendunac libroric igorriz, noiz-etare Jaunac baitio: Ez duçu hilen hobengabea eta prestua.

54. Orai beraz emaztequi hau ikusi balin baduc, errac cer çuhamuren azpian muthilarequin solasean ikusi ditucan. Harec ihardetsi çuen: Lentisco baten azpian.

55. Danielec berriz, erran cioen: Bidezqui arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen huna Jaincoaren aingueruac, haren escutic erabaquia harturic, bi erdi çathituren hauela.

56. Eta urruntaraciric çaharra, manatu çuen ethor çadien bercea, eta erran cioen: Canaandar hacia, eta ez Judaticacoa, edertasunac çoratu hau eta çalequeriac galdu dic hire bihotza.

57. Horrela eguiten cinaroeten Israelgo alabei; eta hequiec, beldurrac iduquitzen cituen çuequin solasean; bainan Judaco alabac ez du jasan çuen tzarqueria.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 13