Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 13:41-53 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

41. Çaharrac eta populuaren juieac ciren beçala, osteac sinhetsi cituen, eta hilcera condenatu çuten Susana.

42. Susanac berriz, goraqui oihu eguin eta erran çuen: Jainco bethierecoa, gauça gorde gucien eçagutlea, eguin ditecen baino lehen gauça oroz jaquinsun çarena;

43. Çuc badaquiçu gueçurrezco lekucotasuna ekarri dutela ene contra; eta huna non hilcen naicen, hauquiec ene contra gaixtoqui asmatu dituztenetaric deusere eguin ez dudan arren.

44. Jaunac aldiz ençun çuen haren minçoa.

45. Eta hilcera çaramatelaric, Jaunac eraiqui çuen Daniel deitzen cen haur gazte baten izpiritu saindua.

46. Eta Danielec goraqui oihu eguin çuen: Ni garbi naiz hunen odolaz.

47. Eta haren ganat itzuliric, populu guciac erran çuen: Cer da atheratu duçun solas hori?

48. Eta Danielec, hequien erdian xutic, erran çuen: Israelgo semeac, hunen çoro othe çarete, non, ardietsi eta eçagutu gabe eguiaric cer den, condenatu baituçue Israelgo alaba bat?

49. Juiamendutara bihur çaitezte, ceren gueçurrezco lekucotasuna ekarri baitute hunen contra.

50. Populua herresacan itzuli cen beraz, eta çaharrec erran cioten Danieli: Çato, jar çaite gure erdian, eta argui gaitzatzu; ecen Jaincoac eman darotzu çahartasunaren ohorea.

51. Eta Danielec erran cioten: Berez çatzue horiec elkarren ganic urrun, eta juiatuco ditut nic.

52. Bata bercea ganic bereci cituztenean beraz, deithu çuen hequietaric bat, eta erran cioen: Tzarquerian çahartu gaixtaguina, orai gainera heldu çaizquic aitzinean eguitea hituen bekatuac,

53. Bidegabequeriazco erabaquiac atheratuz, hobenic etzutenac çaphatuz eta hobendunac libroric igorriz, noiz-etare Jaunac baitio: Ez duçu hilen hobengabea eta prestua.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 13