Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 13:10-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Biac beraz haren ganaco maitequeriaz çaurthuac ciren, eta etzuten beren mina elkarri salhatu.

11. Alabainan biec harequin etzan nahi, eta ahalque ciren elkarri aithorceco beren çalequeria.

12. Eta egun oroz ardura guehiagorequin bilhatzen çuten haren ikustea. Eta batac berceari erran cioen:

13. Goacen etcherat, ceren jateco tenorea baita. Eta ilkiric, elkar ganic bereci ciren.

14. Bainan guibelerat itzuliric, batera jo çuten berriz; eta elkarri galdatuz horren aria, beren çalequeria aithortu çuten, eta orduan elkarrequin hitzartu ciren Susana bakarric atzeman ceçaqueten arteaz.

15. Eta behar beçalaco egun baten bilhatzen hari cirelaric, guerthatu cen Susana sarthu cela, bezperan eta bezperagoan beçala, bi nescatcha bakarrequin, eta nahi içan çuen sagardian bere burua garbitu, ecic bero hari cen.

16. Eta han etzen nihor bi guiçon-çaharrac baicic, gordeac eta hari beguira çaudenac.

17. Erran cioten beraz nescatchei: Ekar diçadatzue olioa eta xahugailuac, eta hersatzue sagardico atheac, garbi nadien.

18. Eta manatu çuen beçala eguin çuten; hersi cituzten sagardico atheac, eta guibeleco athetic ilki ciren, harec manatu gaucen ekarceco; eta etzaquiten bi çaharrac barnean gordeac cirela.

19. Nescatchac ordean ilki cirenean, bi çaharrac jaiqui ciren, Susanaren gana laster eguin çuten, eta erran çaroten:

20. Huna, sagardico atheac hersiac dire, eta nihorc ez gaitu ikusten, eta gu çure guticiaz hartuac gare; hargatic eror çaite gure nahira, eta eguiçu gurequilacoa.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 13