Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 11:9-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta hegoaldeco erreguea sarthuren da erresuman, eta bere lurrera bihurturen da.

10. Berriz, ipharreco erreguearen semeac suminduren dire; eta osteca bilduco dituzte asco armada; eta hura laster eguinez ethorriren da, eta bazter guciac estaliz; eta itzuliren eta suharturen da, eta gudutan lothuren da haren armadarequin.

11. Eta hegoaldeco erreguea hicitatua ilkico da, eta gudu emanen dio ipharreco erregueari; eta xuxenduco du armada bat gaitza, eta oste handi bat arthiquia içanen da haren escuetara.

12. Eta ostea hartuco du, eta hantuco çaio bihotza, eta asco mila erorraracico ditu ezpataren azpira; bainan ez da nausituco.

13. Ecen itzuliren da ipharreco erregue, eta xuxenduren du oste bat, lehenecoa baino hainitz handiagoa; eta epheen eta urtheen buruan laster eguinen du armada handiarequin eta dirutze gaitzequin.

14. Eta egun hequietan asco dire jaiquiren hegoaldeco erreguearen contra; çure populuco legue-hausleen semeac ere alchaturen dire, bethe dadiençat profecia, eta erorico dire.

15. Eta ethorriren da ipharreco erreguea; eguinen ditu tranchadac eta hartuco hiriric hazcarrenac; eta hegoaldeco besoec ecin jasanen dute, eta hango hautac jaiquico dire, buru eguiteco, eta ez dute indarric içanen.

16. Eta ipharreco erregueac hegoaldecoaren gainean eguinen du atseguin duqueena, eta hari buru eguinen dioenic ez da içanen, eta jarriren da lur ospatuan, ceina iretsia içanen baita haren escuaren azpian.

17. Eta harec beguithartea itzuliren du hegoaldeco erreguearen erresuma guciaz jabetzeco; eta çucentasuneco itchurac erabiliren ditu harequin; eta bere alabaric ederrena emanen dio ezconçaz, haren erresumaren eragozteco gogoz; bainan ez da bere xedeetara helduren, eta alaba ez du atde içanen.

18. Eta irlen contra itzuliren du beguithartea, eta harturen ditu asco; eta gueldiaraciren du ahalquea ematen cion aitzindaria; eta bere gainera bihurturen çaio lehen berceei ematen cioten ahalquea.

19. Eta itzuliren du beguithartea bere erresumaco lurrera; eta behaztopaturen da, eta erorico da, eta ez da guehiago aurkituren.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 11