Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 11:5-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta hegoaldeco erreguea hazcarturen da, eta hunen garai içanen da haren azpico aitzindarietaric bat, eta botherez guehiago içanen da; ecen haren nausitasuna hedadura gaitzecoa içanen da.

6. Eta cembait urtheren buruan batasun eguinen dute; eta hegoaldeco erregueren alaba ethorrico da ipharreco erreguearequin ezconcera, eta ez du ardietsico besoco hazcartasuna, eta haren odolac ez du iraunen; eta bera, eta bera erakarri çuten eta berari ordu arteo indar ematen cioten berarequilaco guiçon-gazteac, etsaien escuetara içanen dire arthiquiac.

7. Eta haren erroetaric ilkico da gando bat; eta armada batequin ethorriren da, eta ipharreco erregueren lurretan sarthuren da; eta hequiei nahi duena eguinen diote, eta nausituren da.

8. Eta berçalde Eguiptora preso eramanen ditu hango jaincoac eta guiçamoldeac, eta cilharrezco eta urhezco unci baliosac ere: hura gaihenduren çaio ipharreco erregueari.

9. Eta hegoaldeco erreguea sarthuren da erresuman, eta bere lurrera bihurturen da.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 11