Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 11:41-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

41. Eta ospezco lurrean sarthuren da, eta lur hainitz içanen dire herrautsiac; aldiz haren escuari itzurico diren bakarrac, Edom, Moab eta Amonen semeen buruçaguien lurrac içanen dire.

42. Eta escua hedaturen du lurren gainera, eta Eguiptoco lurra ez da itzuriren.

43. Eta urhe eta cilhar murruez eta Eguiptoco gauça balios guciez nausi eguinen da, eta Libia eta Ethiopia gaindi ere iraganen da.

44. Eta iguzqui-aldetic eta ipharretic berriec asaldutan emanen dute; eta oste handi batequin ethorriren da, oro xahutu eta asco hil beharrez.

45. Eta bere olha landaturen du Apadnon itsasoen artean, mendi ospedun eta sainduaren gainean; eta içanen da mendi gainera, eta nihorc ez baitio lagunçaric emanen.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 11