Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 11:32-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Impioec maulaz erabiliren dituzte aleguiac leguearen gainean: ordean bere Jaincoa eçagutzen duen populuac leguea iduquiren eta haren arabera eguinen du.

33. Eta populuaren arteco guiçon arguituec arguituren dituzte berce asco, eta eroriren dire ezpataren, garraren, gathibutasunaren eta orduco harrapaquerien azpira.

34. Eta erori ondoan, alchaturen dire lagunça xume baten bidez, eta asco hequiei malçurquerian iratchiquiren dire.

35. Eta arguituetaric içanen dire erorico direnac suan garbi ditecençat; hauts bilhaca, eta xuri ditecen muga berecia ethorri artean, ceren oraino berce ordu bat içanen baita.

36. Eta erreguec nahi duena eguinen du; eta goitituren eta jainco gucien contra alchaturen da; eta buruiopez minçaturen da jaincoen Jaincoaren contra; bere asmuetan aitzinatuz goanen da, Jaincoaren hasarrea bethe dadien arteo; erabaquia ecen emana da.

37. Eta bere arbasoen Jaincoarençat ez du ikustateric içanen; eta emacoitasunean sarthua egonen da, eta edocein jaincoz axolaric ez du içanen; ecen gauça gucien contra alchatuco da.

38. Aldiz, agur ekarriren dio Maocim jaincoari bere toquian; eta urheaz, cilharraz, harri eta gauça baliosez ohore emanen dio haren arbasoec eçagutu ez duten jainco bati.

39. Eta harico da Moacimi indar ematen eçagutu duen jainco arrotzarequin; eta hura adoratzen dutenen ospea berhaturen du, eta escu emanen diote hainitzen gainean, eta urruric bereciren diote lurra.

40. Eta ordu esleituan haren contra guducaturen da hegoaldeco erreguea; eta ipharrecoa phesia beçala goanen çaio contra orga-lasterrequin, çaldizcoequin eta unciqueta handi batequin; eta haren lurretan sarthuren da, eta oro xahutuz iraganen da.

41. Eta ospezco lurrean sarthuren da, eta lur hainitz içanen dire herrautsiac; aldiz haren escuari itzurico diren bakarrac, Edom, Moab eta Amonen semeen buruçaguien lurrac içanen dire.

42. Eta escua hedaturen du lurren gainera, eta Eguiptoco lurra ez da itzuriren.

43. Eta urhe eta cilhar murruez eta Eguiptoco gauça balios guciez nausi eguinen da, eta Libia eta Ethiopia gaindi ere iraganen da.

44. Eta iguzqui-aldetic eta ipharretic berriec asaldutan emanen dute; eta oste handi batequin ethorriren da, oro xahutu eta asco hil beharrez.

45. Eta bere olha landaturen du Apadnon itsasoen artean, mendi ospedun eta sainduaren gainean; eta içanen da mendi gainera, eta nihorc ez baitio lagunçaric emanen.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 11