Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 11:18-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta irlen contra itzuliren du beguithartea, eta harturen ditu asco; eta gueldiaraciren du ahalquea ematen cion aitzindaria; eta bere gainera bihurturen çaio lehen berceei ematen cioten ahalquea.

19. Eta itzuliren du beguithartea bere erresumaco lurrera; eta behaztopaturen da, eta erorico da, eta ez da guehiago aurkituren.

20. Eta haren orde jarriren da guiçonic putrusena, eta erreguetasuneco ohoreari gutienic egoquia; eta egun laburric barnean xahutua içanen da, eta ez guerlaco suan ez-eta gudutan.

21. Haren orde jarriren da guiçon erdeinatu bat, eta ez diote emanen erreguetasuneco ohorea; bainan ethorriren da icilca, eta cimarkuz ardietsiren du erreguetasuna.

22. Eta haren contra guducatuco denaren besoac, haren aitzinean içanen dire garhaituac eta trencatuac, eta oraino batasuneco buruçaguia ere bai.

23. Eta adisquidançac eguin ondoan, cimarkua erabiliren du haren contra; eta iganen da, eta armada xumearequin garhaituren du.

24. Eta hiriric aberatsenetan eta gorienetan sarthuren da, eta eguinen du haren aitec eta aiten aitec eguin içan ez dutena; eramanen ditu hango harrapaquin, buluzquin, aberastasunac; hiri hazcarrenen contra erabiliren ditu bere asmuac, eta hori muga bateraino.

25. Eta haren indarra eta haren bihotza hegoaldeco erreguearen contra bizturen dire armada handi batequin; eta asco lagunçaz eta hainitz hazcarrez guerlara hicitatua içanen da hegoaldeco erreguea; eta ez dire gogorretic egonen, ceren asmuac erabilico baitire haren contra.

26. Eta harequin oguia jaten dutenec xahuturen dute, eta haren armada lehertua içanen da, eta asco hilac dire eroriren.

27. Bi erregueen bihotza ere gaizqui eguitera atzarria içanen da; eta mahain berean minçaturen dire gueçurca, eta ez dire baliaturen, ceren akabança oraino berce muga bateco içanen baita.

28. Eta ipharraldeco erreguea bere lurrera aberastasun handiequin bihurturen da; eta haren bihotza legue sainduaren contra içanen da; eta eguinen du bidegabe, eta bere lurrera itzuliren da.

29. Eta muga berecian bihurtuco eta hegoaldera ethorrico da; eta azquen aldia ez da lehembicicoa iduri içanen.

30. Eta haren gainera ethorrico dire unciac eta Erromarrac; eta joa içanen da, eta bihurtuco da, eta gaitzirizcotan sarthuco da sainduteguico leguearen contra, eta eguinen du bidegabe; eta itzulico da, eta asmuqueta harico da sainduteguico leguea utzi dutenen contra.

31. Eta haren ganic ethorrico dire guiçonac eta lohituco dute Jainco hazcarraren sainduteguia; eta kenduco dute bethico sacrificioa eta eçarrico desmasiaco hatsgarriqueria.

32. Impioec maulaz erabiliren dituzte aleguiac leguearen gainean: ordean bere Jaincoa eçagutzen duen populuac leguea iduquiren eta haren arabera eguinen du.

33. Eta populuaren arteco guiçon arguituec arguituren dituzte berce asco, eta eroriren dire ezpataren, garraren, gathibutasunaren eta orduco harrapaquerien azpira.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 11