Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 11:12-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta ostea hartuco du, eta hantuco çaio bihotza, eta asco mila erorraracico ditu ezpataren azpira; bainan ez da nausituco.

13. Ecen itzuliren da ipharreco erregue, eta xuxenduren du oste bat, lehenecoa baino hainitz handiagoa; eta epheen eta urtheen buruan laster eguinen du armada handiarequin eta dirutze gaitzequin.

14. Eta egun hequietan asco dire jaiquiren hegoaldeco erreguearen contra; çure populuco legue-hausleen semeac ere alchaturen dire, bethe dadiençat profecia, eta erorico dire.

15. Eta ethorriren da ipharreco erreguea; eguinen ditu tranchadac eta hartuco hiriric hazcarrenac; eta hegoaldeco besoec ecin jasanen dute, eta hango hautac jaiquico dire, buru eguiteco, eta ez dute indarric içanen.

16. Eta ipharreco erregueac hegoaldecoaren gainean eguinen du atseguin duqueena, eta hari buru eguinen dioenic ez da içanen, eta jarriren da lur ospatuan, ceina iretsia içanen baita haren escuaren azpian.

17. Eta harec beguithartea itzuliren du hegoaldeco erreguearen erresuma guciaz jabetzeco; eta çucentasuneco itchurac erabiliren ditu harequin; eta bere alabaric ederrena emanen dio ezconçaz, haren erresumaren eragozteco gogoz; bainan ez da bere xedeetara helduren, eta alaba ez du atde içanen.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 11