Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 11:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, ni, Dario Mediarraren lehembicico urthetic, banindagoen laguncen, haren gogorceco eta hazcarceco.

2. Eta orai eçagutaraciren darotzut eguia. Hara hirur erregue jarrico direla oraino Persian, eta laugarrenac bilduco ditu gucien gainetic aberastasun gaitzac; eta bere aberastasunez garai içanen denean, subermaturen ditu guciac Greciarren erresumaren contra.

3. Bainan jaiquiren da erregue bat hazcarra, eta bothere handirequin nausituren da, eta gogaraco dituenac eguinen ditu.

4. Eta noiz-etare nausi jarriren baita, urratua içanen da haren erresuma eta lau haiceetara berecia, bainan ez haren ganicaco ondoreençat, ez-etare nausi egon deneco bere botherearen arabera; ecen haren erresuma çathicatua içanen da atzeen artean ere, aiphatuez landa.

5. Eta hegoaldeco erreguea hazcarturen da, eta hunen garai içanen da haren azpico aitzindarietaric bat, eta botherez guehiago içanen da; ecen haren nausitasuna hedadura gaitzecoa içanen da.

6. Eta cembait urtheren buruan batasun eguinen dute; eta hegoaldeco erregueren alaba ethorrico da ipharreco erreguearequin ezconcera, eta ez du ardietsico besoco hazcartasuna, eta haren odolac ez du iraunen; eta bera, eta bera erakarri çuten eta berari ordu arteo indar ematen cioten berarequilaco guiçon-gazteac, etsaien escuetara içanen dire arthiquiac.

7. Eta haren erroetaric ilkico da gando bat; eta armada batequin ethorriren da, eta ipharreco erregueren lurretan sarthuren da; eta hequiei nahi duena eguinen diote, eta nausituren da.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 11