Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 10:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ni aldiz, bakarric utzi ninduten, eta ikusi nuen ikuspen handi hura; eta etzen ene baithan indarric guelditu, eta ene beguithartea ere itchuragaiztu ene baithan, eta alditchartu nincen, eta ez nuen indarric den gutiena.

9. Eta aditu nuen haren solasetaco minçoa, eta aditzearequin, lurrera ahuspeca eroria nindagoen, eta ene beguithartea lurrari josia cen.

10. Eta hara escu batec uquitu ninduela, eta jaiqui ninduen ene belhaunen eta escuen gainera.

11. Eta erran içan çarotan: Daniel, lehietaco guiçona, ardietsatzu nic erraten darozquitzudan hitzac, eta çaude xutic; ecen orai çure gana igorria naiz. Eta solas hori erran çarotanean, xutitu nincen ikaran.

12. Eta erran çarotan: Ez ici, Daniel; ceren lehembicico egunetic, ceintaric çure bihotza aditzeari eman baituçu, çure Jaincoaren aitzinean atsecabetan sarthuz, ençunac içan dire çure hitzac, eta çure solasen gatic naiz ethorria.

13. Bada Persiarren erresumaco buruçaguiac gogor eguin darot, hogoi eta bat egunez; eta hara Mixel, lehembicico aitzindarietaric bat, ethorri dela ene laguncera; eta ni hor guelditu naiz Persiarren erreguearen aldean.

14. Ethorri naiz, berriz, çure arguitzera çure populuari azquen egunetan guerthatu behar çaioenaz; ecen ikuspen hau oraino urrungo egunençat da.

15. Eta horrelaco solasac erraten çarozquidanean, beguithartea lurrari erran nioen, eta ixilic nindagoen.

16. Eta hara guiçaseme-itchurac uquitu cituela ene ezpainac; eta ahoa idequiz, minçatu nincen, eta ene aldean çagoenari erran nioen: Ene Jauna, çu ikustearequin ene çainec amor eguin dute eta ene baithan ez da indarric batere guelditu.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 10