Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 10:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Persiarren erreggue Ciroren hirugarren urthean, Danieli, icengoitiaz Baltasarri, aguertua içan citzaioen solas bat, solas eguiazco eta indar handicoa. Eta ardietsi çuen solasa, ecen ikuspenean aditza behar da.

2. Egun hequietan, ni Daniel nigarrez egon nincen hirur astez.

3. Ez nuen jan goçoa çuen oguiric; eta etzen ez haraguiric ez arnoric ene ahoan sarthu, eta gançugailuz ere ez nincen gançutu, hirur asteetaco egunac bethe arteo.

4. Bada lehen hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Tigrisa deitzen den hibai handiaren bazterrean nincen.

5. Eta beguiac goititu, eta ikusi nuen: eta hara guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta urhe ederreneticaco guerrico batez tincatua çuen guerria.

6. Eta haren gorphutza crisolita beçalacoa cen, eta haren beguitharteac simistaren itchura çuen, eta haren beguiec argui bicia iduri çuten; eta haren beloec eta beheiti oinetarainocoec cobre kaldatuaren itchura beçala çuten; eta haren hitzetaco minçoac iduri çuen oste baten burrumba.

7. Bada, nic Danielec bakarric ikusi nuen ikuspena; enequin ciren guiçonec berriz, etzuten ikusi, bainan laztura gaitza jauci citzaioten, eta gordegailu batera ihes eguin çuten.

8. Ni aldiz, bakarric utzi ninduten, eta ikusi nuen ikuspen handi hura; eta etzen ene baithan indarric guelditu, eta ene beguithartea ere itchuragaiztu ene baithan, eta alditchartu nincen, eta ez nuen indarric den gutiena.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 10