Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 1:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Bada, Danielec bere baithan gogoa hartu çuen, etzela lohitu behar erregueren mahaineco jatecoez eta harec edaten çuen arnoaz, eta othoiztu çuen ebaquien buruçaguia utz ceçan kutsutic bere buruaren beguiratzera.

9. Jaincoac berriz, Danieli eman ciozcan ebaquien buruçaguiaren beguithartea eta esquer ederra.

10. Eta ebaquien buruçaguiac erran cioen Danieli: Beldur naiz ni ene erregue jaunarençat, ceinac bereci baitarozquitzuete jatecoa eta edatecoa; harec ikusten baditu çuen beguitharteac meheago çuen adineco berce guiçon-gazteenac baino, erregueri emanen dioçue ene burua.

11. Eta Danielec erran cioen Malasarri, ceina Danielez, Ananiasez, Misaelez eta Açariasez cargutu baitzuen ebaquien buruçaguiac:

12. Froga gaitzatzu, othoi, gu çure cerbitzariac hamar egunez, eta eman bequizquigu baratzecariac jatera eta ura edatera;

13. Eta guero beguira dioçute gure beguitharteei eta erregueren jatecotic hazten diren berce guiçon-gazteenei; eta ikusten duçunaren arabera eguinen duçu çure cerbitzariequin.

14. Hunec horrelaco solasac ençunic, frogatu cituen hamar egunez.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 1