Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 1:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Guiçon-gazte cembait, estacururic batere gabeac, gorphutzez ederrac, çuhurcian arguituac, anceetan trebeac eta jaquitateetan ikasiac, eta erregueren jaureguian egon citazqueenac, hequiei irakastecotzat caldearaz iscribatzen eta minçatzen.

5. Eta erreguec eman çaroeten egun bakotcheco bicigarria bere jatecoetaric eta berac edaten çuen arnotic, arren-eta hirur urthez haciac içan ondoan, guero egon citecençat erregueren aitzinean.

6. Beraz, hequietan guerthatu ciren Judaco umeetaric, Daniel, Ananias, Misael eta Açarias.

7. Eta ebaquien buruçaguiac eman çaroezten icenac, Danieli Baltasarrena, Ananiasi Sidraquena, Misaeli Misaquena, eta Açariasi Abdenagorena.

8. Bada, Danielec bere baithan gogoa hartu çuen, etzela lohitu behar erregueren mahaineco jatecoez eta harec edaten çuen arnoaz, eta othoiztu çuen ebaquien buruçaguia utz ceçan kutsutic bere buruaren beguiratzera.

9. Jaincoac berriz, Danieli eman ciozcan ebaquien buruçaguiaren beguithartea eta esquer ederra.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 1