18. Eta ilki citzaitan armadetaco Jaunaren hitza, cerralaric:
19. Hau dio armadetaco Jaunac: Laugarren hilabetheco barura, borzgarrenecoa, çazpigarrenecoa eta hamargarrenecoa, bozcario eta jaucitara eta besta-buru ederretara bihurturen çaizquio Judaco etcheari: bakarric maitha çatzue eguia eta baquea.
20. Hau dio armadetaco Jaunac: Içanen da ordua, ceintan ethorriren baitire populuac eta egoiliarrez betheco baitituzte hiri hainitz.
21. Eta egoiliarrac bat bercea gana goanen dire, diotelaric: Goacen eta errequei deçagun Jaunaren beguithartea, eta bilha deçagun armadetaco Jauna. Eta berceac ihardetsico du: Heldu naiz ni ere.
22. Eta hainitz populu eta jendaqui hazcarrac Jerusalemera ethorrico dire armadetaco Jaunaren bilhatzera eta Jaunaren beguithartearen errequeitzera.
23. Hau dio armadetaco Jaunac: Hori içanen da, noiz-etare hamar guiçonec, jendaien minçaia gucietaricacoec, hartuco baitute Judu baten petraila, diotelaric: Çuequin goanen gare, ençun dugu ecen çuequin dela Jaincoa.