Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 8:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ecen baldin egun hauquiec baino lehen sariric gabe baciren guiçonen eta acienden lanac; ez sarcen cenac ez ilkitzen cenac baqueric ez baçuten hesturaren ariaz; eta guiçon guciac utzi baditut, bat berceari jaçarca;

11. Ez diotet ordean populu hunen ondarrei leheneco egunen arabera eguinen, dio armadetaco Jaunac.

12. Bainan hequien erdian içanen da baquezco hacia; mahastiac emanen du bere fruitua eta lurrac bere uzta; ceruec emanen dute beren ihinça, eta populu hunen ondarrei goçaraciren diozcatet ontasun horiec oro.

13. Eta hau guerthaturen da: Judaco etchea, eta Israelgo etchea, madaricionetan içatu çareten beçala jendaietan, hala-hala salbaturen çaituztet, eta içanen çarete benedicionetan; ez içan beldurric, indar emoçuete çuen escuei.

14. Ecen hau dio armadetaco Jaunac: Nola gogoan hartu baitut çuei atsecabe ematea, çuen aitec hasarretzera hicitatu nautenean, dio Jaunac,

15. Eta ez bainaiz urricaldu; hala-hala itzuliric gogoan hartu dut egun hauquietan Judari eta Jerusalemeri ongui eguitea. Ez içan beldurric.

16. Huna beraz cer egonen duçuen: Eguiaz minça çaitezte cein çuen lagunari; cintasuna eta baquezco erabaquiac athera çatzue çuen atheetan.

17. Çuen bihotzetan ez beçaçue gaizquiric asma ceinac çuen adisquidearen contra, eta ez beçaçue gueçurrezco cina maitha; ecen horiec oro nic hastio ditudanac dire, dio Jaunac.

18. Eta ilki citzaitan armadetaco Jaunaren hitza, cerralaric:

19. Hau dio armadetaco Jaunac: Laugarren hilabetheco barura, borzgarrenecoa, çazpigarrenecoa eta hamargarrenecoa, bozcario eta jaucitara eta besta-buru ederretara bihurturen çaizquio Judaco etcheari: bakarric maitha çatzue eguia eta baquea.

20. Hau dio armadetaco Jaunac: Içanen da ordua, ceintan ethorriren baitire populuac eta egoiliarrez betheco baitituzte hiri hainitz.

21. Eta egoiliarrac bat bercea gana goanen dire, diotelaric: Goacen eta errequei deçagun Jaunaren beguithartea, eta bilha deçagun armadetaco Jauna. Eta berceac ihardetsico du: Heldu naiz ni ere.

22. Eta hainitz populu eta jendaqui hazcarrac Jerusalemera ethorrico dire armadetaco Jaunaren bilhatzera eta Jaunaren beguithartearen errequeitzera.

23. Hau dio armadetaco Jaunac: Hori içanen da, noiz-etare hamar guiçonec, jendaien minçaia gucietaricacoec, hartuco baitute Judu baten petraila, diotelaric: Çuequin goanen gare, ençun dugu ecen çuequin dela Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 8