Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 8:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta armadetaco Jaunac solas eguin çarodan, erranez:

2. Hau dio armadetaco Jaunac: Onhirizco handiz onhetsi dut Sion, eta gaitzirizco handiz gaitzetsi dut hura.

3. Hau dio armadetaco Jaunac: Itzuli naiz Sionen gana, eta Jerusalemeren erdian eguinen dut ene egoitza; eta Jerusaleme deithua içanen da eguiaren hiria; eta armadetaco Jaunaren mendia, mendi sainduetsia.

4. Hau dio armadetaco Jaunac: Oraino ere Jerusalemgo placetan ikusiren dire guiçon-çaharra eta atsoa, eta adinaren handiz makila escuan dabilan guiçona.

5. Eta hirico plaçac betheco dire hango placetan dosteta harico diren mutticottoz eta nexcaz.

6. Hau dio armadetaco Jaunac: Baldin populu hunen ondarren beguiei gaitz iduritzen baçaiote hori egun hequietaco, gaitz içanen othe çaiote ene beguiei? dio armadetaco Jaunac.

7. Hau dio armadetaco Jaunac: Huna non itzurraraciren dudan nic ene populua iguzquia ilkitzen den lurretic eta etzaten den lurretic.

8. Eta erakarriren ditut, eta Jerusalemeren erdian egonen dire; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eguian eta çucentasunean.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 8