Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 5:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta itzuli nincen, eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara liburu bat hegaldaca cihoala.

2. Eta aingueruac erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut liburu bat hegaldaca; badu hogoi besoren lucetasuna eta hamarren çabaltasuna.

3. Eta erran çarodan: Hori da lur guciaren gainera atheratzen den madaricionea; ecen ohoin guciac, hor iscribatua denaren arabera içanen dire juiatuac, eta cin gaixto eguile guciac orobat hortaric juiaturen dire.

4. Eta atheraturen dut hori, dio armadetaco Jaunac; eta sarthuren da ohoinaren etchean eta gueçurrez ene icenean cin eguiten duenaren etchean; eta haren etchean egonen da, eta erreco ditu etchea eta hartaco çur eta harriac.

5. Eta ene baithan minço cen ainguerua ilki cen, eta erran çarodan: Goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu cer den atheratzen hari den hau.

6. Eta galdeguin nuen: Cer da? Eta ihardetsi çuen: Hori da pitcher bat ilkitzen dena. Eta erran çuen: Hori da hequien beguia lur gucian.

7. Eta hara berun mokor bat çakartela, eta hara emaztequi bat pitcherraren barnean jarria.

8. Eta aingueruac erran çuen: Tzarqueria da hau. Eta arthiqui çuen emaztequia pitcherraren erdira, eta berun-mokorra eçarri çuen unci haren ahoan.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 5