Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 5:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta itzuli nincen, eta goititu nituen beguiac, eta ikusi nuen, eta hara liburu bat hegaldaca cihoala.

2. Eta aingueruac erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut liburu bat hegaldaca; badu hogoi besoren lucetasuna eta hamarren çabaltasuna.

3. Eta erran çarodan: Hori da lur guciaren gainera atheratzen den madaricionea; ecen ohoin guciac, hor iscribatua denaren arabera içanen dire juiatuac, eta cin gaixto eguile guciac orobat hortaric juiaturen dire.

4. Eta atheraturen dut hori, dio armadetaco Jaunac; eta sarthuren da ohoinaren etchean eta gueçurrez ene icenean cin eguiten duenaren etchean; eta haren etchean egonen da, eta erreco ditu etchea eta hartaco çur eta harriac.

5. Eta ene baithan minço cen ainguerua ilki cen, eta erran çarodan: Goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu cer den atheratzen hari den hau.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 5