Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 4:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta ene baithan minço cen aingueruac ihardetsi eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta erran nuen: Ez, Jauna.

6. Eta ihardetsi eta erran çarodan Hori da Jaunaren hitza, Çorobabeli derrana: Ez armadez, ez indarrez, bainan ene izpirituaz, dio armadetaco Jaunac.

7. Cer haiz, mendi handia, Çorobabelen aitzinean? Celhai eguinen hau, eta ekarriren dic izquina-harria, eta oraico temploa eguinen du berreguintasunez lehenecoaren bardin.

8. Eta Jaunac solas eguin çarodan, ciodalaric:

9. Çorobabelen escuec arthiqui dituzte etche hunen asentuac eta haren escuec akabaturen dute; eta jaquinen duçue armadetaco Jaunac nauela çuen gana bidali.

10. Norc daduzca erdeinutan egun hitz hauquiec? eta bozturen dire, eta ezteinu-harria Çorobabelen escuan ikusiren dute. Lur gucia iragaiten duten çazpi begui horiec Jaunarenac dire.

11. Eta ihardetsi eta erran nioen: Cer dire bi olibondo horiec ganderailuaren escuinetic eta ezquerretaric?

12. Eta bigarren aldian erran nioen Cer dire bi oliba-floca horiec, urhezco tutuac daduzcaten urhezco bi adarren ondoan?

13. Eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta ihardetsi nuen: Ez, Jauna.

14. Eta erran çuen: Horiec dire olioaren bi semeac, lur gucico Nausiaren aitzinean daudecenac.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 4