Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 4:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta bihurtu cen ene baithan minçatzen cen ainguerua eta atzarri ninduen, bere lotic iratzarcen den guiçona beçala.

2. Eta erran çarodan: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Ikusten dut, eta hara ganderailu bat gucia urhezcoa, eta olio-uncia haren buru buruan, eta çazpi criselu haren adarretan, eta haren gaineco criseluetara daude çazpi tutu olio-emaile;

3. Eta gaineco aldean bi olibondo, bat olio-unciaren escuinetaric, eta bercea haren ezquerretaric.

4. Eta ene baithan minço cen aingueruari ihardestean erran nioen: Ene Jauna, cer dire horiec?

5. Eta ene baithan minço cen aingueruac ihardetsi eta erran çarodan: Ez daquiçu cer diren horiec? Eta erran nuen: Ez, Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 4