Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 14:4-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta haren oinac egun hartan phausaturen dire Olibetaco mendian, ceina baita Jerusalemeren parrean iguzqui-alderat; eta erditic urratuco da Olibetaco mendia iguzqui-aldetic mendebalera, erreca handi bat utziz, eta mendiaren erdia berecico da ipharrerat, eta berce erdia hegoarat.

5. Eta ihes eguinen duçue bi mendien arteco errecara, ceren mendietaco erreca iratchiquiren baita hurbileco mendiraino; eta ihes eguinen duçue, hala-nola lur ikararen ihes goan baitzinetan Judaco erregue Ociasen egunetan; eta ene Jainco Jauna ethorriren da, eta saindu guciac harequin.

6. Eta egun hartan guerthaturen da, ez dela arguiric içanen, bainan-bai hotza eta horma.

7. Eta Jaunac daquien egun bat içanen da, ez egun, ez gau; eta arrats-aldera aguerturen da arguia.

8. Eta egun hartan guerthaturen da, Jerusalemdic ur bici batzu ilkico direla, erdia iguzqui-haiceco itsasoaren alderat, eta erdia mendebaleco itsas-alderat; iraunen dute uda eta negu.

9. Eta Jauna içanen da lur guciaren gainean erregue; eta egun hartan Jaun bakarra içanen da, eta haren icena bakarra içanen da.

10. Eta lur gucia bihurturen da aitzineco heinera morturaino, Erremongo munhotic Jerusalemeren hegoalderat; eta Jerusaleme bozturen da eta bere leheneco toquian jarriren Benjamingo athetic athe çaharreco lekuraino eta Izquinetaco atheraino, eta Hananeelgo dorretic erregueren lacoetaraino.

11. Eta hartan egonen dire jendeac, eta ez da guehiago içanen anathema; bainan Jerusaleme jarrico da descansu çabalean.

12. Eta hau içanen da içurria, ceintaz joco baititu Jaunac Jerusalemeren contra guducatu diren jendaia guciac: beren çangoen gainean xutic dauden gucien haraguia ustelduz erorico da, beguiac beren cilhoetan urthuco eta mihiac ahoan ihartuco çaizcote.

13. Egun hartan Jauna ganicaco asaldu handia içanen da hequien baithan; eta guiçona escutic lothuco çaio lagunari, eta haren escua lothua egonen da lagunaren escuaren gainean.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 14